Skip to main content

Taldeko kooperatibetako emakume zientzialariak protagonista dituen bideoa landu du Fagorrek Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunerako. “Belaunaldi berriek emakume zientzialari erreferenteak behar dituzte. Beharrezkoa da horietako bakoitzaren lana eta ekarpena ikusaraztea”, azaldu dute Fagorretik. Horixe bera izan da otsailaren 11n landutako bideaoren helburua.

Harekin, beste urte batez, neska eta emakume zientzialarien etorkizun eta ibilbide profesionalean ekarpena egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du kooperatiba taldeak.

Hona hemen argitaratutako bideoa: