Skip to main content

Talde mailako mediku zerbitzua sortu da Fagorren, euren kooperatibetan halakorik ez duten langileei bideraturikoa (Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Electrónica, Copreci, Mondragon Assembly, Galbaian eta Bulego orokorrak). Besteak beste, osasun beharrei erantzutea du xede nagusi, eta, bide horretan, osasun asistentzia eskainiko du, aldi baterako ezintasun edo IT egoeren balorazioa, kudeaketa (altak eta bajak) eta jarraipena egitearekin batera. Besteak beste, espero da mediku zerbitzua lagungarri izatea absentismo maila azken urteotan izaten ari den gorakada gelditzeko, batez ere, prebentzioan sakontzen eta aldi baterako ezintasun edo IT egoeren kudeaketa hobetzen lagunduko duelako.

8:00etatik 12:30era eta 13:30etik 16:30era eskainiko da mediku zerbitzua, Fagor Ederlanek Arrasateko (Gipuzkoa) San Andres auzoan duen lantegian -Taldeko Bulego orokorren ondoan-. Mediku zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da txanda aurrez hartzea 943 034 034 bidez edo helbidera idatzita. Kontsultetarako ere bide horiek erabil daitezke.

Bajen jakinarazpena

Aldi baterako ezintasun edo IT egoeretan, lehenbailehen egin behar zaio jakinarazpena zerbitzu medikuari -gehienez ere 48 orduko epean-, aurrez aipaturiko telefono zenbakien edo e-posta helbidearen bidez. Jakinarazpena  laneko arduradun zuzenari ere egin beharko zaio. Aipatu komunikazioa garaiz egitea ezinbestekoa da sailaren eta, oro har, lanaren antolaketarako, edota nominak behar bezala administratzeko, eta bazkidearen osasunaren jarraipen egokia egiteko.

Baja egoera 48 ordu igaro ondoren jakinarazten bada, komunikazioa egiten den data horretatik aurrera sortuko da prestazioa.