Skip to main content

Asteburuan egin da FLL Euskadi-Mondragon torneoko finala, Arrasaten (Gipuzkoa). Gernikako (Bizkaia) San Fidel ikastolako Sanfitek Fire taldeak jaso du Fagor Taldearen saria, robotaren portaerari lotutakoa. Ostera, Barakaldoko (Bizkaia) El Regato ikastetxeko Tup taldeak eta San Fidel ikastolako Sanfitek Airrek jaso dituzte sari nagusiak -lehen eta bigarren sariak-, hurrenez hurren. Horrenbestez, martxoaren 29an Ferrolen (Galizia) egingo den estatu mailako finalean izango dira horiek biak. Horren ostean, mundu mailako final handia egingo da, Houstonen (AEB).

Beste urte batez, ZTIM alorra erdigunean, zientzia eta teknologiaren bidez, ikasi, sortu eta ondo pasarazteko helburua izan du ekimenak. Guztira, Gipuzkoako eta Bizkaiko 40 talde, 308 gazte eta 128 boluntario bildu dira finalean. Aurten, Submerged erronka heldu beharra izan dute parte hartzaileek, ozeanoan barrena esperimentatuz. “Maila handia erakutsi dute talde guztiek eta lehia sanoa egon da”, adierazi dute antolatzaileek.

Horrela banatu dira FLL Euskadi-Mondragoneko sariak:

Lehen sariak:

  • Ingeniera soy 1. saria: Tup.
  • Innobasque 2. saria: Sanfitek Air.

FIRST baloreak:

  • Mondragon Unibertsitatea 1. saria: Aquabots.
  • Eusko Jaurlaritzako zientzia, unibertsitateak eta berrikuntza saila 2. saria: Submertech.

Proiektu berritzaileak:

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila 1. saria: Sanfitek Earth.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia 2. saria: Arranoaitz.

Robotaren diseinua:

  • Mondragon 1.saria: Asti Leku 1.
  • Danobatgroup 2.saria: Bkitsapekoak.

Robotaren portaera:

  • Fagor Taldea 1.saria: Sanfitek Fire.
  • Lortek 2.saria: Sanfitek Water.

Bestelako sariak:

  • Ikerlan ekintzailetza saria: Asti Leku 2.
  • Arrasateko Udala etorkizun oparoko gazteentzat saria: Lauaxeta 2.
  • Maier bikaintasun saria: Lauaxeta 1.
  • Laboral Kutxa entrenatzailearentzat saria: Txetxu Guarrotxena (Tup taldea).
  • LKS NEXT kidetasun apartari saria: Elkar-Hezi.