FAGOR TALDEKO
PRENTSA
PRENTSA
PRENTSA
Zer da Fagor Taldea?
Euskal Herriko talde kooperatibo industrial handiena gara, sektore ezberdinetan diharduten zortzi kooperatibez osaturikoa. Horiek guztiek Debagoienean dituzte egoitza nagusiak eta presentzia nabarmena dute nazioartean.
Zortzi kooperatibek osatzen dute Fagor Taldea: Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Copreci, Onnera Group, Fagor Electrónica, Fagor Automation, Mondragon Assembly eta Galbaian. Horiek guztiek Debagoienean dute egoitza nagusia.
Bazkide langileak dira Fagor Taldearen jabeak. Haiek dira kooperatiben etorkizunaren norabidea, noranzkoa… erabakitzen dutenak. Gaur-gaurkoz, 10.000 langiletik gora dituzte Fagor Taldeko kooperatibek, eta, horien guztien artean, 5.000tik gora dira bazkideak.
Fagor Taldean erdigunean dugu jarria iraunkortasuneranzko urratsak egin beharraren erronka. Besteren artean, Fagor 2030 iraunkortasun estrategia propioa onartu dugu 2021. urteko Batzar Nagusian, eta, horregatik zein bestelakoengatik, erreferente gara alorrean.