Aizea Lojo Fagor

Aizea Lojo Novo

IKERLANeko Adimen Artifizial taldeko arduraduna.

Blogera itzuli
Adimen Artifiziala

Teknologiako mundu anitzean, teknologia digitalak dira aurrerapen handiena izaten ari direnak, aplikazio desberdinei ia mugarik gabeko aukerak eskaintzeko gai diren gailuak garatuz. Atzean utzi dugu hasierako prototipoen edo hedapenen etapa eta hedapen masiboetan aurrera egin dugu, eta, testuinguru horretan, zibersegurtasunak eta adimen artifizialak berebiziko garrantzia hartu dute.

Gaur egun teknologia digitalen munduan, garapen heldua duten teknologiak ditugu:  pertsona batek minbizia izateko arriskua duen ala ez diagnostikatzen laguntzen diguna, tren batek zerbitzu baten erdian huts egingo duen detektatzen laguntzen diguna,  mantentze-lanak aurreikusteko teknologia edota ekoizpena optimizatzen laguntzen diguna ere bai. Hizkuntza naturala erabiliaz eta Adimen Artifizialarekin uztartuz,  makinekin komunikatu ahal izango garen teknologia ere garatu dugu dagoeneko.Industriaren digitalizazioak, urrats sendoak egin ditu aurrerantz, eta enpresak produktuak saltzetik zerbitzuak saltzera igaro dira. Horretarako, ezinbestekoa da plataforma digitalak garatzea, ahalik eta datu gehien bildu ahal izateko.

Bide honetan, lehenengo urratsa makinak sentsorizatzea izaten da, Edge-n edo cloud-ean datu-plataformak sortzea, ondoren biltegiratutako datuetatik ahal dugun ezagutza guztia atera ahal izateko. Ikerlarion lana, beraz, enpresei digitalizazio-prozesuaren fase guztietan laguntzea da, sentsoretik hasi eta hodeiraino eta enpresaren ingurumen-prozesu osoan.

Digitalizazioaren ikerketa, gorabidean dauden esparruetan zentratzen ari da azken urtetan,  hala nola: quantum machine learning edo Adimen Artifizial generatiboan, teknologia horiek enpresen behar zehatzetara hurbiltzen saiatzeko. Bestalde, enpresen artean datuak eta ezagutza partekatzeko plataformen aldeko apustu sendoa egiten ari gara, Europaren etorkizunerako eremu estrategikoa baita.

Teknologia gure egunerokoan

Gaur egungo gizartean, teknologiarekin dugun harremana naturala da, egunerokoan laguntzen digu. Ohikoa da mugikorrak, erloju adimendunak eta monitorizatzen gaituzten eta erabakiak hartzen laguntzen diguten gailu ugari eramatea. Horren adibide izan daiteke diabetikoek daramaten sentsorea, glukosa-maila monitorizatzen laguntzen diena, maila egonkor batean egoten laguntzeko.

Adimen Artifizialaren aroan murgildurik gaude, eta zalantzarik gabe honen erabilera ona eginez gero, adimen artifizialak gure bizitzak erraztuko ditu.

Idatzi iruzkina