Skip to main content

Hitzarmen berria sinatu du Fagor Taldeak gobernuz kanpoko Mundukide erakundearekin, besteren artean, bazkideek garapen bidean diren herrialdeetako proiektuetan jarduteko erraztasun berriak izan ditzaten. Horretarako, eszedentia negoziatuari loturiko zehaztapen berriak adostu dira Mundukiderekin kooperante bezala jardutea erabakitzen duten bazkideen kasuetarako. Bi urteko gutxieneko iraupena du hitzarmenak, eta beste bi urtez luzatzeko aukera izango da.

Ezohiko kasuetarako araututa dagoen eszedentzia negoziatuaren barruan, zehaztapen berriak onartu ditu Kontseilu Orokorrak, Taldeko kooperatibetako bazkide langileek aukera izan dezaten Mundukiderekin 2 eta 5 urte artean jarduteko kooperante moduan.

Denbora tarte horretan, bazkideak Mundukiderekin izango luke lan kontratua, %100 Gizarte Segurantzan kotizatuz; eta kooperatibak bere gain hartuko lituzke bazkidearen Lagun Aroko kapitalizazio-kotizazioak (erretiroa, alarguntasuna eta baliaezintasuna), tarifaren 1,000 indizeari dagokion zenbatekoan. Gainera, bazkideak Aerogestionekin bat egina lukeen kasuetan, ekarpena mantenduko litzateke.

Ostera, Mundukiderekin lan harremana bukatzean, hilabeteko epean itzuliko litzateke bazkidea kooperatibara, itzultzeko asmoa hiru hilabeteko aurre-abisuarekin helarazi ondoren.

Mundukide, elkartasuna indartzen

Gobernuz kanpoko Mundukide erakundeak 1999. urtetik dihardu garapen bidean diren herrietan garapen endogenoko prozesuak indartzeko eta laguntzeko lanean. Zehatz esanda, Debagoieneko GKEetako kide batzuek sortu zuten, bailarako kooperatiben laguntzarekin. Ordutik, sustatzaile eta laguntzaile nagusien artean da Fagor. Urteekin, indartuz joan da Mundukide, eta, gaur-gaurkoz, Brasilen, Ekuadorren, Etiopian, Kolonbian eta Mozambiken ditu proiektuak.

Ezagutu ezazu Mundukide

Natxo de Vicente Casillas. Brasilgo kooperantea eta Copreciko bazkidea

Mundukideren lan eskaintzak

Mozambike           Kolonbia           Brasil

Proiektu koordinatzailea Mozambiken           Proiektu koordinatzailea Kolonbian                Proiektu koordinatzailea Brasilen