Mondragon Assemblyk proiektu bat jarri du abian kontsumo arduratsuagoa lortzeko eta instalazio iraunkorragoak eta efizienteagoak edukitzeko. Proiektua bi fasetan garatuko da; lehena jada martxan jarri da, 2019ko urte honen hasieran, Mondragon Assemblyk erabaki zuenean Aretxabaletan duen egoitzan bere bezeroek ekoitzitako 380 eguzki panel instalatzea.
Ekimen horrekin lortu du eguzki panelen bitartez %15 energia ekoiztea eta, aldi berean, karbono, sufre eta nitrogeno igorpenak murriztea. Egindako inbertsioa, 150.000 euro baino gehiagokoa, eta datozen 8 urteetan amortizatuko dela aurreikusten da, instalatutako eguzki moduluek ekoitzitako energiaren sorrerarekin.
Proiektu anbiziotsu honen bigarren fasea I+Gko proiektu europar baten barruan sartzen da, eta Mondragon Assemblyk Aretxabaletan dituen instalazioen fatxadan BIPVeko (Building Integrated Photovoltaics) 150 m2 instalatzean datza. Gaur egun interes handia dago Europan BIPVaren garapenaz (Building Integrated Photovoltaics), hau da, eraikinen fatxadan modulu fotovoltaikoak erabiltzeaz.
Mondragon Assembly, ingurumenarekin konprometituta
Proiektu anbiziotsu horretaz aparte, Mondragon Assemblyk hainbat neurri jarri ditu martxan kontsumo iraunkorra lortzeko asmoarekin. Adibidez, gaur egun duen ibilgailu flotaren CO2 igorpenen tona bat murriztea edo Aretxabaletan duen lantegia LED argiekin hornitzea.
Mondragon Assemblyk fabrikatutako lineekin egindako eguzki panelak
Panel fotovoltaikoen ekoizpenerako giltza eskura erako ekipoen diseinua eta fabrikazioa da Mondragon Assembly Taldearen negozio estrategikoetako bat, eta, horregatik, eraikinaren goiko aldean instalatutako eguzki panelak Mondragon Assemblyk fabrikatutako ekipoak dituzten bezeroek egindakoak dira.