Skip to main content

Euskal Herriaren historian barneratzen den abenturazko film honek Fagor Taldearen laguntza izan du.

Otsailaren 7an estreinatu zen Euskal Herriko zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko filma. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute, eta Ikastolen Elkarteak, Elkarrek eta Lotura Filmsek parte hartu dute bere ekoizpenean.

Filmean, Lurren eta Ametsen gurasoek amama Andererekin utziko dituzte umeak asteburu batean, ezkontza bat baitute. Andereren eta Baltaxar katuaren eskutik, baina, Euskal Herriaren historiako hainbat une azpimarragarritara iritsiko dira, bi gizon gaizto atzetik dituztela.

 

Hemen, Aritz Otxandiano Fagor Taldeko Gizarte Berrikuntza arduradunaren iritzia filmaren inguruan.