Inaugurazio ekitaldira politikaren eta industriaren munduko eta MONDRAGON Korporazioko pertsona ezagun ugari etorri dira, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu; Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia; MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin; Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpe; eta Fagor Ederlaneko zuzendari nagusi Juan Mari Palencia, besteak beste.
“Sustraitik mundura” izan da ekitaldiaren leloa, eta berarekin Fagor Ederlanek defendatu du automobilgintzako etorkizuneko osagaien alde, garapen teknologikoaren alde eta deslokalizatu gabe nazioartean haztearen alde egiten duen apustua, bera kokatuta dagoen komunitatean eta ingurunean ondorio ekonomiko positiboetarako bidea emateko. “Munduan baldin bagaude, hemen eta gure proiektuarekin eta etorkizunarekin konprometituta jarraitu ahal izateko ere gaude”.
Era berean, industria kooperatiba honen proiektua gidatzen duten balio kooperatibistak defendatu dira, MONDRAGON Korporazioaren industria dibisioan bazkide gehien dituen kooperatiba baita. Balio horietako batzuk izan dira, esaterako, pertsonak, kalitateko enpleguaren sorrera eta negozioaren iraunkortasuna.
Fagor Ederlaneko lehendakari Aitor Axpek gai honetan azpimarratu du, hau esanez: “kooperatibista guztien artean posible egin dugu lantegi honen ateak berriro zabaltzea, negozio berri bat sortzea eta pertsona askori etorkizuneko lan aukera bat eskaintzea. Garbi daukagu erantzukizun sozial handia daukagula eta gure helburua da lantegi honen eta negozio honen garapen iraunkorra lortzea.”
Hurbil dagoen zerbait da hori, batez ere, berrikuntzaren alde eta, zehazki, negozioaren garapenean, produktuan eta etorkizuneko automobilgintzan aplikatutako berrikuntzaren alde egiten den apustuagatik. Hala adierazi du Juan Mari Palenciak, Fagor Ederlaneko zuzendari nagusiak: “Beti jakin izan dugu merkatuaren erronketara egokitzen.
Gaur egun, automobilgintzaren sektorea eraldatzen ari da erabat, baina, disenuan eta teknologian berrikuntzaren alde egiten dugun apustuari esker, %50 gutxiago pisatzen duten osagaiak garatu ahal izan ditugu, eta BMW eta Mercedes moduko Premium bezeroen eskakizunei erantzun.”. Berrikuntza irekia eta etengabea bere bezeroekin, beste zentro teknologiko, partner eta unibertsitate batzuekin, hala nola Mondragon Unibertsitatearekin, taldearen apustu berritzailea bultzatzeko.