Skip to main content

Gsportetik jakinarazi digutenez, atzeratu egin da FAGOR kirol arroparen bidalketa. Gabon aurretik bidaltzeko konpromisoa hartu zuten, horrela antolatu zen prozesua, baina Valentzian dute ekoizpen planta. DANAk euren ekoizpenean ere izan du eragina, kalteengatik baino, garbiketa lanek eta horretarako harturiko baimenek antolaketan zein ekoizpenean izandako eraginagatik.

Gabon aurretik bidaltzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Ez da asko luzatzea aurreikusten, izan ere, dagoeneko eginak dituzte zenbait arropa -guztia egin arte ezin dituzte kalitate kontrolak eta bidalketa prozesua hasi-. Aurreikuspenen arabera, urtarrilaren hasieran bidaliko lituzkete kooperatibetara.

Sentitzen dugu.