Mundu guztiak jai hauek ospatzen ez baditu ere, Gabonak oso presente ditugu askok. Jai hauetan ere genero arrakala ematen da, beste ospakizun askotan erreproduzitzen den sexuaren araberako lan banaketa ematen delako.
Gogoratu dezagun erantzukidetasun eza dela eta, oraindik, emakumeek urtean 267 ordu gehiago ematen dituztela etxeko lanetan, gizonezkoek baino (EAEko datua, 2023), eta ospakizun berezietan lan karga hori biderkatu egiten dela.
Erantzukidetasunez jokatzea denon ardura denez, honako galdera hauek egin diezaiokegu gure buruari:
- Nor arduratzen da nire etxean Gabonetako afaria zein izango den pentsatzeaz?
- Nor arduratzen da antolatzeaz?
- Nor dekoratzeaz?
- Nor arduratzen da opariak erosteaz?
- Nork antolatzen ditu menuak?
- Nor altxatzen da mahaitik zerbait falta denean?
- Nork koordinatzen ditu familia-bilerak?
Iturria: EMUN.