Skip to main content

IRAUNKORTASUNA

Zergatik
iraunkortasuna?

Iraunkortasuna proiektu kooperatiboa berritzeko aukera moduan ikusten dugu, eta aitzindari izan nahi dugu kooperatibismoa iraunkortasunak ezaugarritutako garai berrira egokitzeko.

Fagor Taldearen
5 KONPROMISOAK

01.

Gure negozioak eraldatzea, ekonomia digital eta zirkular baten testuinguruan lehiakorrak izan eta enplegua sortzen jarraitzeko.

Digitalizazioa

Gure ekoizpen prozesuak, produktuak eta zerbitzuak digitalizatzen dihardugu.

Dibertsifikazioa

Gure produktu zorroa dibertsifikatzen ari gara, gizarte iraunkor batek beharko ez dituen produktuak ordezkatzeko.

ods-9

02.

Gure gobernantza eredu demokratikoa garatzen jarraitzea.

Gure arau markoaren modernizazioa

Gure arau markoa modernizatzen dihardugu, demokratikoa izateaz gain, gure gobernantza eredua eraginkorra izan dadin.

Organoetako kideen formazio eta ahalduntzea

Organo ezberdinetarako hautatuak izan diren pertsonen formazioa eta ahalduntzea sustatzen dugu, kooperatibaren gobernantzan dagokien rola egoki bete dezaten.

Kultura kooperatiboa

Bazkideen hezkuntza kooperatiboan eragiten dugu, kultura kooperatibo erantzukide bat eraikitzea helburu.

Komunikazioa

Komunikazioa indartu dugu, Fagorren proiektu kooperatiboa bazkideei hurbildu eta gizarteari egiten dugunaren berri emateko.

03.

Enpresa kultura aurreratu bat garatzea, gure pertsonek beren onena eman dezaten.

Talde lana

Antolaketa eredu horizontalagoak eta talde lana sustatzen dihardugu, gure pertsonen jakintza eta ahalmen guztiak enpresa proiektuaren zerbitzura jartzeko.

Enpleagagarritasuna

Gure pertsonen enplegagarritasuna sustatzen dugu, hurrengo urteetan lan munduan emango diren aldaketetara egokitu ahal izateko.

Kontziliazio erantzukidea

Kontziliazio erantzukidea sustatzen dugu, bizitza pertsonal eta profesionala egoki uztartu ahal izateko.

Genero berdintasuna

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen dugu, genero arrakala murriztea helburu daukagularik.

Osasunaren zaintza

Gure pertsonen osasuna zaintzen dugu, lan istripuak ekiditeko neurriak hartuz eta osasunaren zaintza aktiboa sustatuz.

Euskararen normalizazioa

Euskararen normalizazioa bultzatzen dihardugu, gure pertsonei euskaraz lan egiteko aukera eskaini ahal izateko.

ods-taldea
ods-planeta

04.

Gure produktu eta ekoizpen prozesuek ingurugiroan sortzen duten inpaktua murriztea, industria jarduna planetaren muga biofisikoen barruan kokatzeko.

Ekonomia zirkularra

Gure produktuek beren bizitza ziklo osoan ingurugiroan sortzen duten inpaktua murrizteko lanean gabiltza.

Net Zero

2050 urtean Net Zero izateko helburuak finkatu eta neurri ezberdinak hartzen gabiltza.

05.

Gizartearen autoeratzea eta eragile ezberdinen arteko lankidetza sustatzea, herri eta komunitate iraunkorrak lortzeko.

Debagoiena 2030

Auto-eratzearen bidetik iraunkortasunerantz trantsizio egitea helburu duen D2030 ekimenaren sustatzaileak gara.

Gizabidea Fundazioa

Hezkuntza kooperatiboa sustatzen dihardugu, Gizabidea Fundazioaren bitartez.

Mundukide Fundazioa

Herrialde pobreen garapen komunitarioan laguntzen dugu, Mundukide Fundazioaren bitartez.

Fagor komunitatea

Ekimen ezberdinak sustatzen ditugu gure bazkideak Garapen Iraunkorrerako Helburuetan inplika daitezen.

ods-garapena

Egin lan gurekin