ETORKIZUNA HOBETZEKO, IRAUNKORTASUNA ETA BERRIKUNTZA

Pandemiaren ondorioak eta Ukrainako gerrak energia sektorean izan zuen inpaktuaren okerrena atzean utzita, 2023. urtea aurrekoak baino hobea izan dela esan genezake. Ekaitzaren ondorengo nolabaiteko barealdi bat bizi izan dugu, nahiz eta, oraindik ere, hodei beltzak antzematen diren ortzimugan. Bizitako hobekuntzak haren isla izan du urteko emaitzetan. Irabazi kontsolidatuak, 75 milioi eurokoak izan dira, 2022. urtekoak baino %63 handiagoak. Finantza ratio nagusiek ere hobera egin dute, Taldeko kooperatiben sendotasun finantzarioaren erakusle.
Testuinguru horretan, 2021. urtean onartutako Fagor 2030 iraunkortasun estrategia garatzen jarraitu dugu, zenbait alorretan, aurrerapauso esanguratsuak emanez. Besteren artean, balioan jarri nahi nuke Fagorrek gizarteari egiten dion ekarpena. 2023. urtean zehar 2,6 milioi euro bideratu ditugu gure Gizarte funtsetik hainbat gizarte ekimenetara, eta, diru ekarpenak egitetik harago, inplikaturik jarraitzen dugu gure lurraldeak iraunkortasunerantz egin behar duen trantsizioarekin, askotariko ekimenetan parte hartuz eta komunitatearen ahalduntze eta autoeraketarako baldintzak sortzen lagunduz.
Bada, orain arte egindakoa eta memorian jasotakoak bide oparoaren adierazle direnaz konbentziturik agurtzen zaituztet, lanean segitzeko konbikzioa berretsiz.
Agur bat.
Joxean Alustiza Usandizaga
Fagor Taldeko lehendakaria

Fagor Taldea
gara


Talde lehiakorra eta
berritzailea gara

Emaitza onak izan ditugu
2021 |
2022 |
2023 |
|
Fakturazioa | 1.482 M€ | 1.819 M€ | 1.756 M€ |
Irabazi kontsolidatuak | 57,97 M€ | 46,19 M€ | 75,36 M€ |
Irabaziak Euskal Herri mailan | 41,01 M€ | 39,93 M€ | 54,80 M€ |
Irabazi kontsolidatuetatik Euskal Herrian geratzen den % | % 71 | % 86 | % 73 |
Finantza zor garbia/EBITDA ratioa | 1,70 | 1,88 | 1,26 |
Independentzia ratioa | 0,68 | 0,67 | 0,74 |
2022. urtearekin alderatuta:
Salmentak
% 3
Irabazi kontsolidatuak
% 63
Independentzia ratioa
Finantza zorra
2022. urtearekin alderatuta:
Salmentak
%3
Irabazi kontsolidatuak
%63
Independentzia ratioa
Finantza zorra
Elkartasuna dago gure irabazien banaketaren oinarrian
54,8 M€ Euskal Herrian geratzen dena
5,9 M€
MONDRAGONeko
elkartasun mekanismotara bideratutakoa
1,5 M€
Fagor Taldeko
ordainsari elkartasun funtsa
47,4 M€
Banatzeko geratzen dena
3,8 M€ Fagor Taldeko emaitzen birbanaketa
Berrikuntza sustatzen dugu


Hirekin:
berrikuntza eta
ekintzailetza zentroa
250.000 €
2023an
Aktibitate berriak bultzatzeko Fagor Taldeko sustapen funtsa
1,8 M€
2023an

Hirekin:
berrikuntza eta
ekintzailetza zentroa
250.000 €
2023an

Aktibitate berriak bultzatzeko Fagor Taldeko sustapen funtsa
1,8 M€
2023an

Lurraldean errotutako
talde demokratikoa gara

Heziketa kooperatiboa sustatzen dugu
Helburuak
- Identitate kooperatiboa indartzea.
- Kooperatibaren funtzionamendua ezagutzea.
- Gobernantza kooperatiboa ulertzea.
- Organoen funtzioak, betebeharrak zein ardurak ezagutzea.
- Arlo ekonomiko finantzarioko oinarrizko kontzeptuak lantzea.
Lanki ikertegiarekin elkarlanean online formakuntza modulu bat garatu dugu.
Fagor Taldeko 7 kooperatibatako 10 bazkidek egin dute Kooperatibagintzan Aditu graduondokoan 2022-2023 ikasturtean.

Pertsonak erdigunean
dituen taldea gara

Gure ordainsari politikak elkartasuna dauka oinarrian
Zenbat gehiago kobratzen dute zuzendari nagusiek plantillako batez besteko soldatarekin alderatuta?


Fagorren, gehien
irabazten duten %9k
kooperatibak sortzen
duenaberastasunaren
%15 jasotzen dute
Munduan,
%1 aberatsenak,
aberastasunaren %63
pilatzen du
Genero berdintasunaren alde jarduten dugu

Genero berdintasunari buruzko formazio saioak egin ditugu Talde mailako organoetako kideekin, idazkari teknikoekin, Berdintasun Batzordeko kideekin…

Kooperatibetako ordainsari erregistroak egiteko tresna sortzen jarraitu dugu.
Genero Berdintasun Batzordearen misioa
Genero berdintasuneko eraldaketa prozesuak gidatu eta trakzionatu, sare iraunkor bat elikatuz, partekatuz eta formatuz, kolektiboan eragiteko.
ZTIM alorra indartzea dugu helburu
Mondragon ZTIM HUB
Ikastetxeekin, gizarte eragileekin eta udalekin elkarlanean, ZTIM alorreko lanbideak bistaratu, genero aurreiritzirik bariko orientazioa sustatu edo ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan laguntzen dugu.
Mondragon TFG-TFM sariak
Mondragoneko TFG-TFM sarietan parte hartzen dugu, iraunkortasunari lotutako errekonozimendua babestuz.
Pertsonen segurtasuna eta osasuna zaintzen ditugu
Osasunaren kudeaketa indartzeko Fagor Talde osorako zerbitzu mediku komuna sortzeko lanean gabiltza.

Absentismo
maila orokorra
7,27

Lan istripuagatik
edo/eta gaixotasun
profesionalagatik
absentismo maila
0,46

Planetarekin konprometitutako
taldea gara

Energia sorkuntza proiektuetan parte hartzen dugu
Mondragonek sustatuta Guadalajaran (Espainia) eraikiko den planta fotovoltaiko batean %41ko parte hartzea hartu dute gure kooperatibek. Lehenengo esperientzia pilotu bat da ondoren potentzia handiagoko proiektuak sustatzeko.
Guadalajarako plantak
7,86 Mw-ko potentzia
izango du eta urtean
14.879 Mwh ekoitzikoditu


Garapen komunitarioa bultzatzen
duen taldea gara
