Skip to main content

Indiak Espainiako Estatuan duen enbaxadoreak, Dinesh Kumar Patnaikek, Fagor Taldeko Copreci kooperatiba bisitatu du. Haien instalazioak ikusi ditu Javier Garcia San Martin Copreciko zuzendari nagusia eta Edorta Herce Susperregui Mondragoneko Osagaien Dibisioko lehendakariordearekin batera.

Coprecik berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa ezagutzeko aukera izan du Indiako enbaxadoreak. “Ohorea eta plazera izan da Coprecin egiten denaren lagin txiki bat partekatzea”, adierazi dute Coprecitik.