Skip to main content

Urtero lez, bat egina dugu Fagor Mugiren hornitzaile den Ciclogreen aplikazioak enpresa eta erakunde ezberdinendako antolatua duen 30 egun bizikletan erronkarekin. Apirilaren 1etik 30era bitartean egingo da. Beraz, apirilean, esangura berezia izango dute bizikletan egiten diren kilometroek. Salbuespen moduan, apirilean zehar, aisialdian eginiko kilometroak ere hartuko ditu kontuan Ciclogreenek.

Gainera, erronkari loturiko sari berezia du Fagorrek. Haren bizikleta dendan erabiltzeko 50 euroko bonua eskuratuko du apirilean zehar lanerako bidean kilometro gehien egin dituen kideak.

‘Ciclogreen’ sariak

Bere aldetik, zenbait sariren zozketa egingo du Ciclogreenek apirilean zehar bizikletaz eginiko 100 ziklo baino gehiago pilatzen dituzten erabiltzaileen artean. Zehatz esanda, 50 euroko zenbait erosketa bonu (Decathlonen, Carrefourren edo Amazonen erabiltzeko), 50 zuhaitz landatzeko txartel solidarioak eta 50 euroko Smartbox opari-txartelak banatuko ditu.