GIZARTE FUNTSA
Guztira, 2023an
2.577.139 €
Gure irabazien %12 bideratzen dugu Gizarte Funtsera, eta, horren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzera bideratutako ekimenenak sustatu eta laguntzen ditugu, beti ere, gizartearen auto-eratzearen bidetik.
Fagor Komunitatea
20 urte baino gehiago daramatzagu gure kooperatibetan euskara planak sustatzen, gure bazkide-langileek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten.
563.504 €
Gure bazkide-langileak Garapen Iraunkorrerako Helburuetan inplikatzeko dinamikak eta ekimenak sustatzen ditugu. Horien artean daude elkartasun kanpainak, gizarte eragileekin elkarlan dinamikak, boluntariotza lanak…
45.000 €
Mugikortasun planen bitartez lanerako mugikortasun iraunkorra sustatzen dugu, besteren artean, bizikletaren erabilera, garraio publikoa eta auto partekatua bultzatuz.
28.295 €
Fagor
Komunitatea
636.799 €
Debagoiena
Debagoiena 2030 iraunkortasun sarearen baitan, eragile publiko eta komunitarioekin dihardugu lankidetzan, gure eskualdearen iraunkortasunerako trantsizioa sustatuz. Debagoiena 2030eko organo eta dinamiketan aktiboki parte hartzeaz gain, diruz laguntzen ditugu bertatik sortzen diren proiektu ezberdinak.
786.983 €
Gizabidea Fundazioaren bitartez eskualdeko hezkuntza eragile kooperatiboekin dihardugu lankidetzan, eskualdean kalitatezko hezkuntza eskaintza baterako beharrezko diren azpiegituren garapenean lagunduz. Gaur-gaurkoz, Debagoieneko zenbait hezkuntza eragilek darabilten hemezortzi eraikin eta guneren jabe da Gizabidea Fundazioa.
586.983 €
Taldeko kooperatibak dauden herrietan diharduten askotariko elkarteak diruz laguntzera bideratzen da gure Gizarte Funtsaren zati bat.
187.835 €
Debagoiena
1.561.801 €
Euskal Herria
Euskal gizartetik sortutako ekimenekin lankidetzan
Fagor Herrigintza lankidetza programaren bitartez, euskal gizartetik sortutako ekimenak lagundu eta beraiekin lankidetzan aritzen gara, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propio eta berritzaile bat ematea helburu duten proiektuak bultzatuz. Bazkide guztion artean aukeratzen ditugu laguntza jasoko duten hiru proiektuak, bozka bidez.
2023ko Fagor Herrigintza programaren bidez lagundutako proiektuak:
Bestelako laguntzak:
23.746 €
Euskal Herria
143.746 €
Mundua
Mundukide Fundazioaren bitartez, garapen bidean dauden herrialdeen garapen komunitarioa sustatzen dugu, kooperatibagintzan daukagun esperientzia bertako komunitateekin partekatuz. Besteren artean, Mozambikeko, Kolonbiako, Etiopiako, Ekuadorko eta Brasilgo egitasmoekin dabil Mundukide Fundazioa.
224.793 €
Garabide elkartearen bitartez, hizkuntza gutxituen berreskurapen prozesuan dauden komunitateekin partekatzen dugu euskararen normalizazioan daukagun esperientzia. Garabide, hamaika hizkuntza komunitaterekin dabil elkarlanean. Horien artean dira aimara, maputxea, kurdua, amazigha, kaqchikela, Yukatango maia…