Gizakiok genero-betaurrekoen bidez aztertzen dugu mundua. Horrela, modu inkontzientean, emakume eta gizonen arteko ustezko desberdintasunak indartzen eta erreproduzitzen ditugu. Horren ondorioz, emakumeak eta gizonak galtzen ari gara, ezin garelako askatasunean garatu.
Desberdintasun horiek ezberdinkeriak sortzen dituzte, oro har maskulinotasuna hobeto baloratzen baita gizartean. Aldatzen saiatzen ez bagara, gure erabakiekin eta jarduteko moduekin, ikuspegi horren ondorioak mantentzen laguntzen dugu.
“Dibuixant el Gènere” dibulgazio-proiektu bat da, Generoa marrazten liburuan oinarritua, eta genero-ikasketen ekarpenak publiko zabal bati hurbiltzea du helburu. Gerard Coll-Planasek eta Maria Vidalek egin zuten proiektua.
Lau bideo labur daude proiektu honetan. Hau da hirugarrena.