Skip to main content

Fagor Taldeko Onnera Group kooperatibak FagorKonnect Foodservice izeneko plataforma berria sortu du. Aplikazio bakar baten bitartez, etxetresna industrialak konektatu eta denbora errealean urrunetik kontrolatzeko aukera egongo da.

Besteak beste, plataforma berriak eskaintzen duen makina eta erabiltzailearen arteko komunikazioaren abantailak azpimarratu ditu kooperatibak: “Denbora aurrezten da, eta ekipamendua beste leku batetik aztertu eta kudeatzeko aukera dago, betiere alor desberdinetako profesional guztien beharrak asetuz eta bezeroen segurtasuna bermatuz”.

Era berean, zenbait zerbitzu eskainiko ditu FagorKonnect Foodservicek. Horien artean, norberak bere errezetak digitalizatu eta etxetresna guztietara bidaltzeko aukera; HACCP sistemaren bidez, elikagaien higiene eta segurtasuna bermatzea; eta zerbitzu tekniko eraginkorraren bidez, ekipoen inguruko abisuak jasotzea.

Azken finean, erabiltzailearen erosotasuna bilatzen da. Edonon eta edonoiz erabiltzeko aplikazioa da hau.

Bideo honetan aplikazioaren zerbitzuak zeintzuk diren azaldu du kooperatibak: