Fagor Electrónica kooperatibak berriki sorturiko Fagor Multimedia Solutionsek hitzarmena sinatu du COIT Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin, elkargokideei puntako telekomunikazio-teknologien inguruko formakuntza tekniko zein praktiko zabala eskaintzeko. “Sekulako eboluzio abiadura duen ingurune profesional batean, estrategikoa da eragile garrantzitsuekin lankidetzan aritzea, produktu eta zerbitzuen azken erabiltzaileak teknologiaren alorreko berrikuntza guztiak ezagutu ditzan”, azaldu dute Fagor Multimedia Solutionsetik.
Aurreikusitako prestakuntza-katalogoan, besteak beste, honako hauek eskaintzen dira: In-Room eta Digital Signage entretenimendurako GPON eta software teknologien erabilera hospitality sektorean, soziosanitarioan edo eraikin berezietan; sektoreko entretenimendu pertsonal digitalerako chromecasting profesionaleko soluzioak B2B; eta RF Overlay teknologia, ICT 2rako zuntz optikoko sarean RF transmititzea ahalbidetzen duena.