Skip to main content

Instituto Tecnológico Hotelerok (ITH), berrikuntza eta teknologia alorreko erronkei erantzuna ematen dien elkarteak, inkorporazio berria iragarri du: Fagor Multimedia Solutions. Kolaborazio berri horrek telekomunikazioko konponbide berriak eta multimedia aurreratuak integratzea bilatzen du, sektoreko eraldatze digitala azkartzeko, bezeroen esperientzia hobetzeko eta hoteleko industriaren lehiakortasuna handitzeko.

Interkooperazioa

Lankidetza hori oso mesedegarria izango dela adierazi du ITHko zuzendaria den Alvaro Carrillo de Albornozek: “Fagor Electronicarekin izango dugun lankidetzak gure berrikuntza ekosistema indartuko du, ITHren helburuekin bat datorren ikuspegi teknologikoa eskainiz”. Bestetik, Gorka Guerra Iriondo Fagor Multimedia Solutionseko zuzendariaren arabera, “ITH sarearen parte izateak erronka berriei aurre egiteko aukera ematen du”.