Azken urteetan moduan, Fagor Herrigintza lankidetza programa dugu martxan. Dagoeneko heldu gara bozka fasera. Azaroaren 20ra bitartean Fagorreko bazkide guztiek duzue ekinbidearen bidez lagundu behar genituzkeen proiektuak bozkatzeko aukera. Orotara, 120.000 euro banatuko ditugu hiru laguntzaren bidez (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro) Euskal Herri hobe baten aldeko lanean ari diren gizarte proiektuen artean.
Fagor Herrigintza deialdiaren oinarrien araberako balorazioa eginda, hiru proiektu sailkatu dira laguntza lerro bakoitzeko -38 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdian-. Orain, zuei dagokizue kategoria bakoitzeko bat aukeratzea.
Baina, nola eman dezakezu bozka?
Oso erraza da. contact+ e-posta helbidetik bidaliriko mezu bat jaso zenuen azaroaren 11n. Haren bidez sartu ahal izango zara bozka plataformara. Baliteke mezuak baztergarrien karpetan bukatzea, beraz, karpeta orokorrean jaso ez baduzu, hartan begiratu, mesedez.
Zure txanda da. Eman ezazu zure bozka!
Zalantzarik baduzu, idatzi ezazu herrigintza@fagor.eus-era.