Fagor Healthcare kooperatibak milioi bat mantal inguru fabrikatzeko kontratua sinatu du, eta hainbat osasun-zentrotan erabiliko dira. Mantalak egiten hasi dira, eta dagoeneko banaketa hasita dago.
Covid-19ren pandemiaren aurkako borrokan murgilduta, Fagor Healthcare NBEentzako (Norbera Babesteko Ekipoa) hainbat produktu egiten ari da. Zehazki, aurpegiko maskarak, mantalak eta mahuka-erdiak egiten ari dira, bai sektore pribatuarentzat, bai publikoarentzat.
Mantalez gain, aurpegiko pantailak saldu dizkiete zenbait enpresa pribaturi, eta penintsula osoan banatu dituzte. Halaber, hainbat eskaera bidali dituzte Herbehereetara.
Mahuka-erdiak batez ere osasun zentroetaran erabiliko dituzte,ospitaletan, zaharren egoitzetan, etab. Gaur egungo behar handia kontuan hartuta, eskaria hazten ari da beste sektore batzuetan, esaterako, industrian.
Fagor Healthcare arlo horretan ari da lanean, beti ere, langileen segurtasuna eta osasuna zaintzeko erabateko ardurarekin.