Skip to main content

Gaur bukatzen da Errigoraren Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainari loturiko eskaerak egiteko epea. Zehatz esanda, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserba, arroza eta pasta sortak eskatzeko aukera eskaintzen du ekinbideak, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Saskietatik lortutako diruaren %25 Agerraldia indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da.

Maiatzean egingo da produktuen banaketa. Nork bere herrian zehazturiko jasotze puntuan jaso beharko du eskaturikoa, dagokion egun eta orduetan.

Eskaera egin