Fagor Electrónica kooperatibaren Fagor Multimedia Solutionsek eraikin adimendunentzako teknologien berrikuntzaren abangoardian egon nahi du IoT (Gauzen Internet) nodoak garatuz. Gailu horiek eraginkortasun energetikoa eta baliabideen kudeaketa optimizatzen laguntzeaz gain, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzen dute. Adibidez, eraikinen barruko airearen kalitatea, tenperatura eta hezetasuna monitorizatuz, edo eraikin baten barruko hainbat eremuren okupazioa aztertuz, espazioaren kudeaketa eraginkorragoa eta baliabideen plangintza ahalbidetuz.
“Fagor Multimedia Solutionsen IoT nodoek eraikineko IoT sarean komunikazio-teknologiez hornitutako gailuak integratzea ahalbidetzen dute, hala nola, 5G, LoRaWAN, Bluetooth edo WiFi. Eraikin adimendunetan IoT nodoak instalatzeak energia-eraginkortasunari, segurtasunari eta erosotasunari loturiko abantailak ditu, besteak beste”, azaldu du Jesus Gomez Rio Fagor Multimedia Solutionseko I+Gko arduradunak.
Askotarikoak dira IoT nodoen ekarpenak. “Adibidez, hondakinen edukiontzien betetze-maila monitoriza dezakete, biltzeko ibilbideak optimizatuz eta kostu operatiboak murriztuz, edo edukiontzietako suteak bezalako arazoak detekta ditzakete, segurtasuna hobetuz”, argitu du Fagor Multimedia Solutionseko I+Gko arduradunak.
Era beran, urrats berriak egiten jarraitzeko asmoa azaldu du: “Fagor Multimedia Solutions eragile nagusia da eraikinetako telekomunikazio-azpiegituren sektorean, eta IoT nodoaren lider izatea espero du, sektorean duen esperientzia eta potentzia teknologikoa aprobetxatuz. Gainera, IoT nodoen bidez, eraikinetan energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzen laguntzeko bitartekoak eskaintzen jarraitzea ere badu helburu”.