Emakumeon prozesu indibidual eta kolektiboa; horren bidez, genero diskriminazioko testuinguru batean, gure ahalmenak, gaitasunak, estrategiak eta protagonismoa garatzen eta indartzen dira.
Zertarako? Bizitza pertsonal nahiz sozialaren alderdi guztietan modu autonomoan jokatu ahal izateko, berdintasuna lortzeko baliabideak (materialak, psikologikoak, intelektualak eta ideologikoak) eskuratzeko, erabakiak hartzeko eta aitorpena jasotzeko.
Ahalduntzea ez da gizonen aurka boterea erabiltzea, emakumea izanik, norbere bizitzan boterea izatean datza. Garapen Iraunkorrerako 5. helburuak (GIH) generoen arteko berdintasuna eta emakume eta neska guztiak ahalduntzeko erronka ezartzen du. Gaur egun, emakumeon ahalduntzea da politika publikoen ardatz nagusietako bat.
Iturria: EMUN.