EGIN LAN
GUREKIN
EGIN LAN
GUREKIN
Aldi baterako produkzio lanpostuetan jarduteko
izena eman gura baduzu.
MONDRAGON esperientzia kooperatiboaren aitzindari gara. Erreferente gara kooperatibagintzan eta haren lanketan segitzen dugu. Enpresa ulertzeko eta egiteko eredu demokratiko eta humanista dugu oinarrian.
Aberastasuna sortu eta banatzen dugu, eta konprometiturik gaude Garapen Iraunkorreko Helburuekin. Gizarte demokratiko, justu eta iraunkor bat sortzeko gabiltza lanean.
Erdigunean jarriak ditugu pertsonak. Haien konpromisoarendako eta inplikazioarendako mesedegarri diren testuinguruak sortzeko eten bariko ahaleginean gabiltza, jakitun baikara haiek direla geure kooperatiben egunerokotasunaren ardatz.
BALIOAK
Askotarikoak dira Fagor Taldean martxan jarriak ditugun proiektu sozioenpresarialak. Eten bariko berrikuntzarako dihardugu lanean, egitasmo berriak ezagutzen, ikasten, irakasten, eraikitzen, sortzen, garatzen… Horren guztiaren parte izan zaitezke.
Askotarikoak dira proiektu bakar batek barnebilduriko alorrak eta espezialistak. Nork bere alea jartzen du langai den horren mesedetan, eta, zeuk ere, zeurea jarri beharra izango duzu. Emandakoa trukean bueltatuko dizu esperientzia bakoitzak.
Eten bariko hobekuntzarako aukera eskaintzen du Fagor Taldeak. Kide diren kooperatibetan argitaraturiko lanpostuetan izena emateko aukera izango duzu, egokitzea, aurrera egitea, esperientzia berriak ezagutzea… ahalbidetuz.
Fagor Taldean geure egiten ditugu gizarte erronkak. Horiei helduta, erantzun egokia emateko bitartekoak sortzen ahalegintzen gara, kideen esperientzia, ezagutza… oinarrian. Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna lantzeko aukera eskainiko dizu horrek.
Fagor Taldean,
kideak oinarri
"Fagorrek ahalbidetu dit mundu mailako proiektu batean parte hartzea"
"Hau gurea da eta demostratu behar dugu balekoak garela"
"Fagorrek bide eman dit profesionalki eta pertsonalki garatzeko"
"Fagorren, enpresa munduko bilakaera teknologikoa mundu mailako kooperatiba lider batean bizi dut"