Euskal Herriko kooperatiba talde industrial handiena gara
10.403
1.756
59,4
2,6
Fagor Taldeko kooperatibek Debagoienean dituzte egoitza nagusiak eta munduan zehar ere badute presentziarik. Guztiek dihardute eten bariko berrikuntzarako eta puntako teknologia eskaintzeko lanean.
DIMENTSIOA
Zein sektoretan dabil Fagor Taldea?
Fagor Taldeko kooperatibak sektore ezberdinetan daude espezializaturik. Askotarikoak dira lantzen dituztenak: etxetresna elektrikoetarako osagaiak, produktu metaliko lauak prozesatzeko ingeniaritza, makina erremintak automatizatzeko sistemak, automozio osagaiak, fabrikazio elektronikoko zerbitzuak, ostalaritza, garbitegi eta hotz komertzialeko ekipoak eta muntaia prozesuen automatizazioa.
Automozioa
Makina-erreminta
Ostalaritza eta sukaldaritzako ekipamendua
Aeronautika
Eguzki energia
Jabetza industriala
DIMENTSIOA
Fagor Taldea, munduan
Mundu guztian gaude, sektore askotan, askotarikoetan. Ekoizpenari loturiko hogei filial baino gehiago ditugu atzerrian nazioarteko lehiarako. Esangura handiko plantak ditugu hainbat herrialdetan.
Hamaika lurralde, filosofia bakarra