Lanketa luze baten ostean, publiko egin da Debagoiena 2030 ekimena. Fagorren ekarpena funtsezko izan da aipaturikoa errealitate bihur dadin, egitasmoaren sustatzaile nagusienetako bat izan baita. Esan barik doa bailararekin urteetan zehar mantenduriko konpromisoaren isla dela Fagorrek Debagoiena 2030 ekimenean duen inplikazioa. Bada, aurkezpen egunean, ekinbideaz jardun zuten haren sustatzaile diren zenbait elkartetako, erakundeetako, enpresetako… ordezkariek. Horien artean da Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko presidentea. “Fagorrek, eta, oro har, kooperatibok, gure DNAn daramatzagu konpromiso soziala eta komunitatea eraldatzeko nahia”, azaldu du.
Home » Fagor Taldeko ordezkaritza izan da Debagoiena 2030 ekimenaren aurkezpenean
hidden

Lidergo karguetan dauden Fagorreko hainbat emakumek aitortza jaso dute haien ibilbideagatik
fagoriko2025-03-11

Aitortza berria jaso du Fagorrek Garapen Jasangarrirako Helburuekin duen konpromisoagatik
fagoriko2025-02-25