FAGOR TALDEAREN
BULEGO OROKORRAK
Kudeaketa eta
lankidetza
Taldearen gobernantza zein interkooperaziorako mekanismoez arduratu eta zenbait zerbitzu eskaintzeaz gain, hainbat arlo kudeatzen ditugu kooperatibekin lankidetzan. Horien artean dira, besteak beste, arau sozio-laboralak, Fagor marka, enplegagarritasuna, karbono aztarna, genero berdintasuna edo euskararen normalizazioa.
Bulego orokorretako
ZUZENDARITZA

Joxean Alustiza Usandizaga

Amaia Agirre Aramburu

Aritz Otxandiano Kanpo

Leire Okarantza Ibabe

Miguel Angel Sanz Ayuso

Javier Larrañaga Garitano

Andoni Miguel Quintero
BULEGO OROKORRAK
Fagor Taldeko
zerbitzuak
Fagor Taldetik zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiegu parte diren kooperatibei zein kanpoko bezeroei. Horiek guztiak baliagarri dira enpresa baten egunerokorako, eta, oro har, bezero guztien beharrak asetzea dute xede nagusi.
Finean, enpresen eguneroko jardunean laguntzeko bitartekoak jartzea dagokigu. Horretarako gabiltza lanean, tresna berriak eskainiz, daudenak unean unera egokituz, erabiltzaile bakoitzari haren neurriko zerbitzua eskainiz…