Skip to main content

Emakumeen arteko elkartasuna, emakumeak bultzatzen dituena beste emakume batzuekin harreman positiboak izatera eta haiekin aliantza existentzial eta politikoak sortu eta garatzera.

Emakumeen arteko elkartasuna, ekintza zehatzen bidez zapalkuntza-molde guztiak gizartetik ezabatzearen alde lan egiteko eta elkarri lagunduta emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko.

Sororitatea sexu-diskriminazioaren eta indarkeria patriarkalaren testuinguruan emakumeen arteko elkartasuna aipatzeko erabiltzen da. Marcela Lagarde ikertzailea terminoaren erabileraren bultzatzaile nagusietako bat da, mugimendu feministaren testuinguruan.