Lanketa luze baten ostean, publiko egin da Debagoiena 2030 ekimena. Fagorren ekarpena funtsezko izan da aipaturikoa errealitate bihur dadin, egitasmoaren sustatzaile nagusienetako bat izan baita. Esan barik doa bailararekin urteetan zehar mantenduriko konpromisoaren isla dela Fagorrek Debagoiena 2030 ekimenean duen inplikazioa. Bada, aurkezpen egunean, ekinbideaz jardun zuten haren sustatzaile diren zenbait elkartetako, erakundeetako, enpresetako… ordezkariek. Horien artean da Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko presidentea. “Fagorrek, eta, oro har, kooperatibok, gure DNAn daramatzagu konpromiso soziala eta komunitatea eraldatzeko nahia”, azaldu du.
Home » Fagor Taldeko ordezkaritza izan da Debagoiena 2030 ekimenaren aurkezpenean
hidden
Fagor Taldea
Eraldaketa energetiko-klimatikoari loturiko lanak saritu ditu Fagorrek TFG-TFM Mondragon sarietan
komunikazioa2024-12-02
Fagor Taldea
Tona bat elikagai bildu du Fagorrek Zaporeaken bidez Lesbosko errefuxietuen kanpamendura bidaltzeko
komunikazioa2024-11-15