Euskaraldiko ariguneetan izen-ematea abiatzeko ekitaldian izan ginen joan zen ostegunean, irailak 24, Bergarako Seminarioan egindako ekitaldia. Aurtengo edizioaren ezaugarri eta datu nagusiak aurkeztu ziren bertan, eta Fagor Taldea ordezkatzen izan genuen Leire Okaranza Gestio Sozialeko arduraduna.
Bigarren edizio honetan Euskaraldiak norbanakoez gainera erakundeeak ere gonbidatzen ditu parte-hartzera, arlo sozio-ekonomikoko eragileak ariguneak izendatzera animatuz. Fagor Taldeak urte askotako lanketa egin du tradizioz euskarak presentzia murritza duen eremu profesionaletan hizkuntza-ohitura berriak inplementatzen. Fagor Taldeari aitortzen zaion aintzindaritzaren adierazle da beste zenbait entitaterekin ekitaldian parte hartu izana, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuarekin batera, Euskaraldiak enpresa munduan duen garrantzia estrategikoaz aritu izana.
Fagor Taldea Euskaraldiarekin bat
Dagoeneko, Fagor Taldeko kooperatiba guztiek izena eman dute Euskaraldian eta ariguneak identifikatzen eta norbanako bakoitzak hartuko duen rola zehazten ari gara orain. Emuneko kideek egindako bideoan ikus dezakezuen moduan, dagoeneko asko dira ekimenera elkartu zaizkigun kooperatibistak. Hurrengo asteetan zenbait formazio-saio emango dira gure lantegietan. Anima zaitezte eta eman izena Euskaraldian!