Udazkenean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioko Ariguneetan izena eman dute Fagor Taldeko kooperatiba guztiek. Ariguneen helburua da hizkuntza-ohiturak aldatzeko dinamika kolektiboak sortzea. Erabiltzaile bakoitzak hautatuko du aurreko Euskaraldian sortutako Ahobizi edo Belarriprest izatea, euskararen erabilera sustatzeko lanketak egiteko.
Ekainaren 16an Donostian, Tabakalera eraikinean egindako aurkezpenean izan zen Leire Okaranza gestio sozialeko arduraduna, Euskal Herriko beste zenbait enpresa esanguratsurekin batera, Fagor Taldeak euskararekin duen konpromisoa berresten.
Euskara komunikaziorako hizkuntza nagusia da Fagor Taldean. Garapen ekonomikoa eta soziala bateratuta daude gure enpresa-ereduan, eta aldaketaz beteta datorren etorkizunean euskaraz aritzeko guneak birpentsatzea ere badagokigu.
Fagor Taldea aitzindaria izan da euskara industriako eremu profesionalean euskara sustatzen. 20 urtetik gorako lanketa-prozesuaren barruan, euskararen garapena eta iraunkortasuna sustatzen ari gara. Horren emaitza da gaur egun Euskal Herriko lantegietako 5.000 langileen ulermena % 80tik gorakoa izatea.