PRINTZIPIO
Kooperatiba gara
Gaur egun MONDRAGON gisa ezagutzen den Kooperatiba Taldearen sorburua gara. Gureak izan ziren 1957. urtean Arizmendiarrietaren bultzadarekin sortu ziren lehen kooperatibak.
FAGOR TALDEAREN
PRINTZIPIO KOOPERATIBOAK
01.
Atxikimendu librea
Irekia eta inolako diskriminaziorik gabea da oinarrizko printzipioak onartzen dituzten eta egon daitezkeen lanpostuetarako gaitasun profesionala egiaztatzen duten gizon eta emakume guztientzat, inolako bereizkeriarik gabe.
02.
Antolamendu demokratikoa
Bazkide langileen oinarrizko berdintasuna aldarrikatzen da, izateko, edukitzeko eta ezagutzeko eskubideei dagokienez. Horrek ezinbestean dakar enpresaren antolamendu demokratikoa onartzea.
03.
Lanaren subiranotasuna
Lana jotzen da natura, gizartea eta gizakia bera eraldatzeko faktore nagusitzat.
04.
Kapitalaren izaera instrumentala eta mendekoa
Lanaren mendeko tresnatzat jotzen da kapitala, enpresa garatzeko ezinbesteko.
05.
Kudeaketan parte hartzea
Bazkide harremanetik harago, autoantolaketaren pixkanakako garapena eta enpresaren kudeaketan parte hartzea dakar kooperatibagintzaren izaera demokratikoak.
06.
Elkartasuna ordainsarietan
Ordainsari nahikoa eta elkartasunezkoa aldarrikatzen dira kudeaketaren oinarrizko printzipio gisa.
07.
Lankidetza
Lankidetza jotzen da elkartasunaren aplikazio zehatz eta enpresa eraginkortasunaren baldintzatzat.
08.
Eraldaketa soziala
Beste herriekiko elkartasunezko eraldaketa sozialerako borondatea adierazten da, Euskal Herrian egindako jarduketaren bidez, gizartea eta ekonomia berreraikitzen eta euskal gizarte libreago, bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko.
09.
Izaera unibertsala
Bokazio unibertsalaren adierazpen gisa, demokrazia ekonomikoaren alde lan egiten duten guztienganako elkartasuna aldarrikatzen da “ekonomia sozialaren” esparruan. Ostera, kooperatibagintzak haren ditu eginak nazioarteko kooperatibismoari dagozkion Bake, Justizia eta Garapen helburuak.
10.
Hezkuntza
Gainerako printzipioen ezarpena sustatzeko, ezinbestekoa da hezkuntzara behar adina giza baliabide eta baliabide ekonomiko bideratzea, haren alderdi guztietan.