ZERBITZUAK
Garraioa
Fagor Taldeko kide diren kooperatibei zein MONDRAGON Korporazioa osatzen duten beste zenbaiti eskainiriko zerbitzua da.
Ezaugarriak
- 4 gidari eta departamentuko arduraduna.
- 5 kotxe (Goi mailakoak: Mercedes, Audi, BMW).
- Kanpo taxien estaldura.
- Pertsonal eleanitza (euskara, gaztelania, ingelesa).
- Berehala entregatzeko enkargu urgenteak (enpresetarako piezak, paperak).
- Urteko 365 egunetan eskaintzen da zerbitzua.
Garraio zerbitzuak
- Debagoiena, Donostia, Gasteiz, Bilbo, Madril, Bartzelona, Urola, Goierri…
Zerbitzu pertsonalizatuak
- Aireportuetara bidaiak (Loiu, Hondarribia, Biarritz, Noain, Barajas…).
- Distantzia luzeko bidaiak (Madril, Valladolid, Zaragoza…).
- Bidaia laburrak (Bailara).
Funtzionamendua
- ESKAERA telefonoz/emailez egiten da une horretan bertan zerbitzuaren ezaugarriak ezarriz (jasotzeko ordua, helmuga, ordutegia, …).
- Harremanetarako hizkuntza zerbitzua eskatzen den unean zehaztuko da.
- Kostuak murrizteko helburuarekin bidaietan kotxea partekatzeko aukera dago.
- Beharretara egokitutako fakturazioa (sekzioka / bakarka / proiektuka).
Antolamendua
- ZERBITZUA ESLEITZERAKOAN, SMSa bidaltzen zaio bezeroari gidariaren izena, telefono zenbakia eta jasotzeko ordua adieraziz.
- Bidaia 9:00etatik 18:00etara bitartean bada, zerbitzua baino ordu erdi lehenago jasoko da SMSa.
- Bidaia eguneko lan orduz kanpo (09:00-18:00) edo jai egunean bada, SMSa aurreko egunean jasoko da, 20:00ak baino lehen.
Prezioak
- Hitzartutako prezio finko oso onuragarriak.
- Eskaeren eguneroko kudeaketa egiten da, zerbitzua optimizatuz.
- Aurrekontu “pertsonalizatuak”.