Skip to main content

Fagorrek 5.000 eurorekin lagundu du maiatzaren 3an BECen (Barakaldo, Bizkaia) egingo den Maite zaitut festa erraldoia. Ekarpen indibidualak zein kolektiboak ari da jasotzen ekimena. Hemen da dohaintzak egiteko aukera.

Herritar talde batek Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dien omenaldia da Maite zaitut, antolatzaileen esanetan, “euskal gizartea kolorez eta maitasunez betetzeagatik eta haurrei balio garrantzitsuak helarazteagatik eskertzeko antolaturikoa”. Kulturaren alorreko kide asko izango dira ekitaldian (abeslariak, aktoreak, bertsolariak…).