Fagor Taldeko Mondragon Assembly kooperatibak ekoizpen-linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Aljeriako (Afrika) Zergoun Green Energy hornitzailearentzat. Hornitzaile horrentzat egiten duen bigarren linea da. Oraingoan, ekoizpen-linea berritzaile bat garatu du, eta sistema berri horren bidez, potentzia altuko eguzki-panelen fabrikazioan eraginkortasuna eta kalitatea bermatzea lortu du.
Azken urteotan, handitu egin da eguzki-energiaren eskaintza, eta horrekin batera, funtsezko bilakatu dira fabrikazio prozesu automatizatu eta eraginkorrak. Linea automatizatu berri horrekin, helburu berri bat finkatu dute Mondragon Assembly kooperatibak eta Zergoun Green Energy: Aljeriako energia fotovoltaikoaren produkzioa indartzea eta bultzatzea.
Modulu fotovoltaikoen fabrikazioan eraginkortasun handiagoa
Linea berrietan txertatuta dauden prozesu automatizatuek errore marjina murrizten dute, muntaiaren pausu bakoitzean zehaztasuna eta kalitatea hobetuz. Eta teknologia aurreratuari esker, fabrikazio azkarrago eta uniformeago bat lortzen da.
Teknologia berrientzako malgutasuna eguzki sektoreko produkzioan
Diseinu modular oso malguko lineak dira, eta etorkizuneko eguzki-zelulei egokitzeko aukera ematen dute, aldaketa handirik egin behar izan gabe. Horrek esan nahi du, sektoreko azken teknologia berritzaileei esker, fabrikatzaileek haien ekoizpena eguneratu dezaketela, haien inbertsioa lehiakorra izango dela ziurtatuz.
Etekina eguzki sektoreko automatizazioan
Ekoizpen-linea fotovoltaiko horren osagai bakoitza ekoizpena maximizatzeko eta kostu operatiboak murrizteko dago diseinatuta. Efizientziak, fabrikazio-prozesuaren errentagarritasuna hobetzen eta produktibitate handiagoa bermatzen laguntzen du.
Hemen, ekoizpen-linea fotovoltaikoen funtzionamenduari buruzko bideoa:
Mondragon Assemblyren konpromisoa
Proiektu berriarekin, kalitatearekin, fidagarritasunarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa berresten du Fagor Taldeko kooperatibak. Mondragon Assembly, lineen instalaziorainoko prozesu osoan dago, linea horien diseinu eta fabrikaziotik hasita. Gainera, proiektu berriarekin, kooperatibak haren posizionamendua indartu du sektore industrialean, bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko eta eguzki-industriak eskaintzen dituen erronka zailenei aurre egiteko gai dela erakutsiz.