Skip to main content

Yolanda Diaz Perez Espainiako Estatuko bigarren lehendakariorde eta Lan eta Gizarte Ekonomia ministroak Fagor Taldeko Copreci kooperatiba bisitatu du. Zehatz esanda, Aretxabaletako (Gipuzkoa) lantokian izan da, instalazioak eta jarduerak ezagutzen. Kooperatibako arduradunekin batzartu da ostean.

Estatuko hedabide ugari gerturatu dira Coprecira. Besteak beste, hitzordua aprobetxatuta, muga-zergen inguruko zenbait mezu helarazi gura izan ditu ministroak. “Ez da enpresarik itxiko, eta ez da langilerik kaleratuko. Behar den tokian egongo gara”, esan du. Era berean, kooperatibismoaren eta tokiko industriaren balioa nabarmendu gura izan du.

Hemen, bisitaren laburpen bideoa: