Skip to main content

Sexua eta generoa kontzeptu ezberdinak dira.

Sexuak ezaugarri biologikoetan oinarritutako bereizketa batzuk egiten ditu pertsonen artean (organoak, kromosomak eta hormonak). Generoak,  aldiz, zerikusia du gizon, emakume edo beste genero identitate batzuekin identifikatzearekin eta hala jokatzearekin.

“Dibuixant el Gènere” dibulgazio-proiektu bat da, Generoa marrazten liburuan oinarritua, eta genero-ikasketen ekarpenak publiko zabal bati hurbiltzea du helburu. Gerard Coll-Planasek eta Maria Vidalek egin zuten proiektua.

Lau bideo labur ditu proiektu honek. Hau da lehena.