Skip to main content

Hidrogenoaren Euskal Korridoreko kide bilakatu da Fagor Ederlan kooperatiba. Hala, dagoeneko 72 entitate eta 54 proiektu biltzen ditu ekinbideak. Clean Hydrogen Missionek (CHM) eredugarritzat du BH2C izeneko ekinbidea, AEBkoekin, Kanadakoarekin, Australiakoarekin, Saudi Arabiakoarekin, Japoniakoarekin eta Erresuma Batukoarekin batera -zortzi aukeratu ditu ia 100eko zerrenda batetik-, eta horrek esangura handiko babesa eskaintzen dio proiektuari.

Besteren artean, BH2C ekimenak lurraldean ekosistema industrial eta teknologikoa lantzeko eskaintzen duen aukera azpimarratu du Hidrogenoaren Euskal Korridoreko erakundeak. Oro har, mundu mailako interkooperazioa bilatzen du Europar Batasuneko CHM ekimenak, eta, balio-katea integratuko duten hidrogeno-proiektuak sustatuta, energia garbi baterako trantsizioa erraztea du xede.

“Babes publikoa, araudian arintasunarekin eta finantzaketa egokiarekin, funtsezkoa da hazten ari den sektore batean. Europak lidergo-posizioa lor dezake”, azaldu du berriki Jose Ignacio Zudaire Arana Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidenteak.