Skip to main content

Gsport markako FAGOR kirol-arropa diseinatu dugu. Fagorreko kideon, etxekoen, ingurukoen… eskura jarri dugu prezio berezian. Txirrindularitzako arropa (maillot eta kulot luzea zein motza; eta txalekoa), mendian eta kalean korrika egiteko arropa eta haize-babeserako zira eskuratu ahal izango dituzu. Katalogo honetan dituzu ikusgai. Emakumezko eta gizonezko txirrindularitza arropa zein atletismoko kamisetak daude. Gainerakoetan, unisex aukera dago.

 

zein gizonezkoendako aukerak egongo dira txirrindularitzako arropan zein atletismoko kamisetetan. Gainerakoetan, unisex aukera egongo da.

Gaurtik hasita, urriaren 29ra bitartean izango duzu eskaera egiteko aukera, eta, aurreikuspenen arabera, abendu bukaeran, Gabonak aurretik, jasoko genituzke arropok gure kooperatibek Euskal Herrian dituzten egoitzetan (eskaera bolumenak eragina izan dezake bidalketa datan).

Gainera, arropa probatzeko aukera egongo da irailaren 30etik aurrera Fagor Taldeko kooperatiba desberdinetan (bakoitzak soilik haren kooperatiban probatu ahal izango du arropa). Estuak dira txirrindularitzako arropak (batez ere), beraz, arropa probatzea gomendatzen da. Dena den, neurrien taula ere eskaintzen da eskaerak egiteko sorturiko plataforman. Ondo aukeratu neurria, ez baita itzultzeko aukerarik izango (guretzat propio sortuko dituzte arropak).

Kooperatiba bakoitzak kudeatuko du hari dagokion probaldia (kartelak jarriko dira kooperatibetan informazio zehatzarekin). Honako hau da probaldirako kronograma orokorra (esan moduan, data horietan, kooperatibak berak zehaztuko du/ditu probaldirako egoitza zehatza(k)):

  • Fagor Electrónica: irailak 30-urriak 1.
  • Mondragon Assembly: urriak 2-3.
  • Copreci: urriak 4 eta 7.
  • Fagor Automation: urriak 8-9.
  • Onnera Group: urriak 10-11.
  • Fagor Ederlan: urriak 14-18.
  • Fagor Arrasate: urriak 21-23.
  • Galbaian: urriak 24.
  • Bulego orokorrak: urriak 25.

Webgune honetan egin beharko da eskaera, eta eskatzen den unean egin beharko da ordainketa. Bertan sartu ahal izateko, beharrezkoa da erabiltzaile propioa sortzea. Datuak eskaera hau kudeatzeko besterik ez dira erabiliko. Ondo aukeratu kooperatiba eta egoitza, ostean bertan jasoko baituzu arropa. Helbide pertsonala, bestetik, fakturaziorako erabiliko da soilik.

Zalantzak argitzeko, e-posta helbidera idatzi dezakezu.

Mila esker.