Skip to main content

Sateliunen negozio telematikoa erosi du Fagor Electrónicak, merkatuko presentzia indartuz20 urtetik gorako esperientzia duen enpresa galiziarra ibilgailuen jarraipenerako eta kontrolerako teknologia berritzaileak eskaintzeagatik da ezagun, eta, gaur-gaurkoz, 400 bezero baino gehiago ditu garraioaren eta logistikaren sektoreetan. Akordio berriak merkatuko presentzia indartzea dakarkio Fagor Electrónicari.

Marcos Sanchez Gonzalez Fagor Electrónicako Smart Data Serviceseko zuzendaria “pozik” azaldu da akordioarekin: “Gure kooperatibak atsegin handiz eman gura die ongi etorria Sateliun enpresari eta haren bezeroei. Orain, gure familiaren parte dira. Zerbitzuaren kalitatea mantentzeko konpromiso irmoa du Fagor Electrónicak”. Sateliuneko talde osoa bilakatuko da Fagor Electrónicaren parte. “Egunerokotasuneko bitartekariak mantenduko dituzte Sateliuneko bezeroek. Fagor Electrónicarentzat lehentasuna izan du horrek”, gaineratu du Sanchezek.

“Pozgarria da Fagor Electrónicarekin bat egin ahal izatea. Sateliunek beti egin du berrikuntzaren eta kalitatezko bezero-arretaren alde. Fagor Electrónica moduko enpresa baten babesak Sateliun indartzen du, dudarik barik”, azaldu du Alberto Ortega Sateliuneko zuzendari nagusiak.

Merkatuan 25 urte egingo dituen Fagor Electrónica-Smart Data Servicesek haren presentzia indartu du estatuan eta Europan, bezero berriei floten kudeaketaren alorreko esperientzia eta teknologia eskainiz, kualifikazio handiko taldearekin eta soluzio sorta zabalerako gaitasunarekin.