Beatriz Laskurain Larrañaga

Ikastaroetako hezitzailea eta koordinatzailea Mondragon Unibertsitatean. Adimen Artifiziala, IA Sortzailea, Power BI bidezko datuen analisia, negoziorako Data Science eta Marketing Digitala.

Blogera itzuli
Adimen Artifiziala

Teknologiaren mundu zoragarrian, enpresen testuingurua aldaraziko duen indar eraldatzaile gisa agertzen da Adimen Artifizial (IA) Sortzailea. Dena den, alorreko adituen iragarpenak eta berehalako iraultza baten hasieraren zantzuak agerikoak diren arren, badirudi teknologia horren eragin potentziala gutxiesten dutela enpresa-lider eta ekonomialari ugarik. Teknologia-errealitatearen eta enpresa-pertzepzioaren arteko deskonexio horrek erronka kritiko bat jartzen du mahai gainean: nola presta daitezke erakundeak askok ikusten ez duten etorkizun baterako?

Carls Shuman Machine Intelligence Research eta Oxfordeko Gizateriaren Etorkizunaren institutuekin loturik dagoen IA ikerlari independentearen arabera, Adimen Artifizial super-inteligenteak eta eskuragarriak bultzaturiko disrupzio masibo baten atarian gaude. Irakurketa hori bat dator Sam Altman OpenAIko CEOa moduko industria liderrek eginikoarekin: teknologiak super-gizakien mailako pentsatze, sortze, ulertze eta arrazoitze gaitasunak lituzkeen garaia iragarri zuen Moore’s Law for Everything (2021) artikuluan.

Arrakala horri heltzeko, ikuspegi estrategikoa eta proaktiboa behar dute izan enpresek:

  1. IA alorreko alfabetatzea: funtsezkoa da langileei IAren alorreko oinarrizko ezagutza edota haren gaitasunak, mugak eta arriskuak ezagutzeko aukera eskainiko dizkieten formakuntza programak eskaintzea. Oinarrizko ezagutza hori beharrezkoa litzateke berrikuntza eta egokitze kultura sustatzeko.
  2. Barne erregulazioa: enpresa barruan IA erreminten erabileraren inguruko politika argiak garatzea, segurtasun, etika eta betekizun legalen inguruko gaiak landuz. Arriskuak arintzetik harago, erreminta bera era arduratsuan hartzeko markoa ezarriko luke horrek.
  3. IAren bide-orria: IAren berehalako edo etorkizuneko erabilerak identifikatuko dituen plan estrategiko bat sortzea. Bide-orri horrek bat etorri behar luke enpresa helburuekin, eta teknologiaren eboluzioa aurreikusi behar luke.
  4. IAko lidergo taldea: diziplina anitzeko talde bat eratzea, IAren ezartze prozesuan lidergoa hartu, erabilera gainbegiratu eta etenik bariko berrikuntza bultzatu ditzan. Talde horrek teknologiaren eta negozio beharren arteko zubi behar luke izan. Jende geldigorra, jakinmina duena eta motibatua identifikatu eta erakarri beharra dago, gainerako kideen inspirazio eta motore izango dena.
  5. Eskalagarritasuna eta neurketa: modu mailakatuan erabiltzen hastea, ekoizpenean duen inpaktua, eraginkortasuna eta errentagarritasuna ondo neurtuz. Neurketa horiek erabilgarri lirateke IAren alorreko etorkizuneko inbertsioak justifikatzeko eta zuzentzeko.

Garrantzitsua da onartzea benetan eraldatzailea izango den IAranzko bideak oraindik orain erronka garrantzitsuak jartzen dituela mahai gainean. IAren gaur egungo sistemak oraindik zehaztasunarekin (horren ezagunak diren aluzinazioak), arreta zeregin konplexuetan mantendu beharrarekin (pentsamenduaren katea), oroimen mugatuarekin (ez du oroimenik) eta zentzu komunarekin (ez du arrazoitzen. Modu sinesgarrian justifikatzen eta argudiatzen du) du borrokatu beharra. Dena den, oztopo horiek guztiak gainditzeak lana eta negozioa egiteko moduak irauliko lituzkeen inteligentzia eztanda eragin lezake.

Laburbilduz: super-inteligentzia artifizialaren ortzi-muga zehatzak ziurgabea izaten jarraitzen duen bitartean, ukaezina da prestatzeko eta egoerari aurrea hartzeko beharra. Haien estrategietan, kulturan eta ekintzetan adimen artifiziala sartzeko neurriak hartzen dituzten enpresak prestatuago egongo dira aukerak aprobetxatzeko eta erronkei behar moduan heltzeko. IAren alorreko alfabetatzea, planifikazio estrategikoa eta bat egite mailakatua -baina, irmoa- funtsezko izango dira Adimen Artifizial Sortzailearen testuinguruko enpresa arrakastarako.

Iturriak:

https://ppl-ai-file-upload.s3.amazonaws.com/web/direct-files/17335411/5c3eecdd-88da-4c53-9ac9-1c103e5684eb/AI-Expert-Carl-Shulman-on-the-Economy.pdf

https://forbes.es/tecnologia/391129/cinco-tendencias-vanguardistas-de-la-ia-generativa-que-daran-que-hablar-en-2024/

https://www.gartner.es/es/tecnologia-de-la-informacion/temas/estrategia-de-ia-para-la-empresa

https://forbes.es/forbessummit/456799/la-ia-en-los-negocios-mejores-practicas-para-una-adopcion-efectiva/

https://www2.deloitte.com/ec/es/pages/technology-media-and-telecommunications/articles/tendencias-de-ia-generativa-en-las-empresas-2024.htmlla IA.

https://www.theatlantic.com/magazine/archive/2023/09/sam-altman-openai-chatgpt-gpt-4/674764/

Idatzi iruzkina