Fagor Ederlanek martxan dituen aluminioa birziklatzeko eta karbono aztarna murrizteko prozesuez egin du berba EITB telebista kateko Teknopolis saioak. Zehatz esanda, Itsaso Erretolatza Arantzabal Edertek teknologia zentroko Industrializazio aurreratuko modulu-arduradunak eta Iker Akizu Olabe Fagor Ederlaneko jasangarritasun arduradunak azaldu dituzte gaiari buruzkoak.
Fagor Ederlanek arreta bereziz lantzen ditu aluminioaren zirkulartasuna eta birziklagarritasuna, jakitun baita horrek ingurumenean duen eraginaz: “Prozesu industrialen eta berrikuntza proiektuen zirkulartasuna eta ingurumen jasangarritasuna aztertzeko Mondragon Unibertsitatearekin batera garaturiko Subs tresnaren bidez ondorioztatu dugu lehengaiek eragindakoa dela karbono aztarnaren %90, aluminio primarioak eragindakoa, batez ere”. Hain zuzen ere, aluminio primarioaren karbono aztarna 20 eta 4 kilo artekoa da aluminio kilo bakoitzeko. Aluminio sekundarioarena, berriz, 0,5 kilokoa da -batez beste, 15 aldiz txikiagoa-.
Baina iraunkortasunaren bidean eginiko urratsak ez dira horra mugatzen. Finean, 2050. urterako klimatikoki neutroa izateko konpromisoa du haren egina Fagor Ederlanek. Are: 2032. urtera arteko bide orri propioa du zehaztua horretarako. Hartan jasoa dago, esaterako, gasa darabilten instalakuntzak elektriko bihurtzea eta gasa hidrogeno berdeagatik ordezkatzea.
Hemen erreportaje osoa: