Aitortza berria jaso du Galbaianek mundu mailako IAM (Intellectual Asset Management) jabetza industrial eta intelektualaren inguruko aldizkari espezializatuaren eskutik. Ez da lehen aldia. Urteak dira aldizkariak Fagor Taldeko kooperatibaren eta hartako zenbait kideren izenak barnebildurik dituen gidak argitaratzen dituela. Oraingoan, 2022ko IAM Patent 1000-The World’s Leading Patent Professionals gidaren bidez eskaini dio haren aitortza kooperatibari. Hain zuzen ere, Ismael Igartua zuzendaria eta jabetza industrialeko aholkularia, eta Eduardo Gonzalez eta Amaia Sarasola patente aholkulariak, sartu ditu gomendaturiko profesionalen zerrendan. Horretan geratu barik, Galbaian kooperatibak berak ere jaso du aitortza, patente agentzia gomendatu moduan.
Besteren artean, Galbaianeko lantalde “espezializatuaren eta konprometituaren” jardunean jarri du mira IAM aldizkariak. “Nazioarteko ikuspegiz dihardu, kalitaterekiko ikuspuntu eraginkorrez, eta abokatuek ganoraz heltzen dizkiete arazo teknikoei”, aitortu du. Sakonago ere jardun du, esan moduan, kooperatibako hiru kideri aipamen eginez: “Ismael Igartua buru duen lantalde sendoak industria alorreko zenbait alorretan dihardu, eta esangura handikoa da elektronikaren sektoreko jarduna. Ismaelek, aholkularitza estrategikoan sakontzen du, bezeroen jabetza intelektualak potentzialtasun handiagoa lortzeko moduko optimizazioa duela bermatuz. Bezeroen bazkide komertzial gisa jarduten du, Eduardo Gonzalezen eta Amaia Sarasolaren laguntzarekin”.
Honatx, IAM Patent 1000-The World’s Leading Patent Professionals gidak Galbaiani eta haren kideei eginiko aipamena -jatorrizko hizkuntza dago-:
Highly specialised and dedicated outfit GALBAIAN is internationally minded in its approach, resolute in its focus on quality, and its attorneys really get to grips with technical issues.” Its solid team of professionals, led by managing director Ismael Igartua, navigate a wide array of industry sectors, but truly shine in the electronics field. “Ismael specialises in strategic counselling and ensures that his clients’ intellectual property is optimised to reach its greatest potential. He really acts as an extension to his patrons’ in-house teams and serves as a true business partner.” Also on deck are Eduardo González and Amaia Sarasola, both of whom receive warm plaudits: “González is meticulous in his approach and crystal clear in his advice, which is always tailored to the company’s goals and needs”, while “Amaia stands out in terms of quality and her ability to add value and maximise a company’s potential, all of which instils her clients with confidence”.