Skip to main content

Zer da
Fagor Herrigintza?

Euskal gizartetik sortutako ekimenak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko lankidetza programa da Fagor Herrigintza. Haren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propioa eta berritzailea ematea helburu duten proiektuak bultzatu nahi ditu Fagor Taldeak.

Baina, nori dago
zuzendua?

Gizartegintzan diharduten Euskal Herriko irabazi asmorik gabeko eragileei zuzenduriko ekinbidea da Fagor Herrigintza.

Eta zein eratako
proiektuak
lehenetsiko dira?

Fagor 2030 iraunkortasun estrategian esangura handienekoak diren Garapen Iraunkorrerako Helburuekin loturiko proiektuak lehenetsiko ditu Fagor Taldeak. Hain zuzen ere, 5, 7, 11, 12, 13 eta 17 helburuak dira Fagorren iraunkortasun estrategian pisu berezia dutenak. 11 helburuari dagokionez, euskal kulturarekin, inklusioarekin eta mugikortasun iraunkorrarekin loturiko proiektuak ditu Fagor Taldeak lehenetsirik.

5. GIH
Genero
berdintasuna

7. GIH
Energia eskuragarri
eta ez kutsatzailea

11. GIH
Herri eta komunitate
jasangarriak

12. GIH
Ekoizpen eta
kontsumo arduratsuak

13. GIH
Klimaren
aldeko ekintzak

17. GIH
Helburuak
lortzeko itunak

Orotara, zenbat proiektu lagunduko dira?

Urtero abiaraziko den deialdia izango da Fagor Herrigintza. Deialdi bakoitzean, hiru proiektu lagunduko ditu Fagor Taldeak:

60.000 €

jasoko ditu

40.000 €

jasoko ditu

20.000 €

jasoko ditu

2023an lagundu diren proiektuak

60.000 €

Eragilea ezagutu

40.000 €

Eragilea ezagutu

20.000 €

Eragilea ezagutu

Fagor Herrigintza lankidetza programan aurkeztu gura dut neure proiektua.

Zer egin behar dut?

Irailaren 1etik 30era bitartean izango da proiektuak Fagor Herrigintza lankidetza programan aurkezteko aukera.

Proiektuak online aurkeztu beharko dira, deialdia irekita dagoen bitartean eskuragarri izango den webgune bidez.

Kontsultatu programaren oinarriak, hemen.

Egin lan gurekin