Skip to main content

350 ikaslek parte hartu duten ekitaldiaren laguntzailetako bat izan da Fagor Taldea. City Shaper erronkaren baitan, hiri adimenduei buruz garatu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte talde partaideek.

Otsailaren 8an, FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa egin zen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. First Lego League Euskadiren finaleko hiru egoitzetako bat izan da Arrasatekoa, eta bertan Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko BERMIBOT taldea izan da garailea, Arizmendi Ikastolako ARIZMENDI-IKERLAN-EGUZKILORE bigarren postuan sailkatu da.

Ikastetxe ezberdinetatik etorritako 22 taldek hartu dute parte lehiaketa honetan eta lehen bi sailkatuek Tenerifen izango den estatu mailako First Lego League finala lehiatzeko txartela eskuratu dute. Horrez gain, beste 20 taldek hartu dute parte FLL Junior-en.

Elkarlanak bultzatutako ekimena

FLL Euskadiko finalak lehen aldiz hiru egoitza izan ditu, eta Mondragon Unibertsitatea hauetako bat izan da, Deustuko Unibertsitatea (Bilbo) eta Fomento San Sebastián-ekoaz gain (Donosti). FLL Euskadi-MONDRAGON ekitaldia Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Korporazioa, Ausolan eta Innobasquek antolatua dago, Arrasateko Udala, Dominion, Euskaltel Fundazioa, Fagor Taldea, Ikerlan, Laboral Kutxa, Maier eta Ulmaren kolaborazioarekin.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritzak ere paper aktibo bat dute, ekimenak STEAM formazio bultzatzeko duten apustuarekin bat egiten baitu. Horrez gain, ekitaldiaren arrakastan ezinbestekoa da 100 boluntario ingururen lana, floater, epaile, arbitro zuzendari, Pit Manager, Score eta Time Keeper edo Open Field-ak egon direlarik.

Argazkiaren eta informazioaren iturria: https://www.tulankide.com/eu/fll-euskadi-mondragon-arrakastatsua