Moduluen arkitekturaren eta zelulen teknologiek bilakaera esponentziala izan dute azken urteotan, eta Mondragon Assembly ez dabil entzungor: garapen berriak bilatzen jarraitzen du, aurrerapen horiei aurrea hartu eta bezeroei merkatuko soluzio onena eman ahal izateko. Zeregin horretan, interkonexiorako makina berria lantzea izan da Mondragon Assemblyk eginiko azkena, eta dagoeneko merkatuan du abangoardiako teknologia duen makina. Moldatzeko gaitasuna, autonomia, kalitatea, eta, batez ere, errendimendua dira makinaren ezaugarri bereizgarriak, merkatuan makina desberdina eta bakarra izatera eroaten diotenak; beraz, oraingoan ere, erreferente gisa agertzen da Mondragon Assembly merkatuan.
Interkonexio berria, autonomia eta errendimendu handiagoekin
Garatutako interkonexio berriarekin Glass-Backsheet edo kristala-kristala moduluak sortu daitezke, aurpegi bakarrekoak edo bi aurpegikoak, PERC, PERL eta PERT teknologiakoak, zelula osoekin eta zelula ebakiekin eratutakoak. Halaber, bateragarria da merkatuko teknologia aurreratuenak -esaterako, BIPV- edo eraginkortasun handiko zelulen teknologia -kasurako, HJT edo TOPCon- duten moduluekin. Zelulen dimentsioei dagokienez, ostera, bateragarria da merkatuan dagoen edozein zelula tamainarekin, baita M10 (182mm) eta M12 (210mm) zelulekin ere. Horrela, Mondragon Assemblyk balio teknologiko handiko produktuak eskaintzeko aukera ematen die bezeroei.
Zehaztapen teknikoetan oinarrituta, garapen berria gai da ribbonen edo harien kopuru mugagabea interkonektatzeko, orduko 120 moduluko zikloa eginez, geldialdirik gabeko 8 ordu baino gehiagoko autonomiarekin eta %99ko Uptime globalarekin.
Moldatzeko eta etorkizuneko teknologietara egokitzeko gaitasunak
Eguzki energiaren munduan izandako aurrerapen teknologikoez jabetuta, bezeroei irtenbiderik onenak eskaintzeko ari da lanean Mondragon Assembly, epe luzerako bazkide teknologiko bihurtuta, bezeroen negozioetan bizitza osoko laguntza integrala eskainiz eta teknologia berrietan zein etorkizunekoetan aholkularitza espezializatua bermatuz.
Ondorengo bideoan gertuagotik ezagutu daiteke bussing makina: