Historia

      1956an sortu zen Fagor Euskal Herriko Arrasateko herrian, hain zuzen ere etorkizuna aurrikusteko zihurtzia eta aparteko nortasunaren jabe zen gizonak emandako bultzadaren eskutik: On Jose Mª Arizmendiarreta.

      Hasieran, petrolio sukalde eta estufak fabrikatzen zituen 24 lan-bazkidez osatutako tailer txiki bat baino ez zen.

      Fundatzailen izenen inizialez sortutako Ulgor enpresa izan zen hasierako abiapuntu-gunea eta egungo Fagor Taldea eta Mondragón Corporación Cooperativa osoaren hazia, demokracia industrialeko esperientzia bakarra kontsidera daitekeena eta munduko adituentzako analisi eta azterketagai bilakatu dena

      Hasierako Ulgor hartatik, gero Fagor Etxetresna Elektrikoak, sortu dira elektrotresnen sektorearekin bete-betean erlazionatutako iharduera eta produktuak: osagai elektronikoak eta elektromekanikoak, fundizioa, produkzioko ingeniaritza eta ekipo-ondasunak...eta guzti honek sortarazi du merkatu zein produktu anitzeko izaera hartu duen Fagor izeneko Talde Industriala.